Lehen Hezkuntzako logoaLehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat ekintzailetza bultzatu eta sustatzeko unitate didaktikoak Materiala kontsultatu

Bigarren Hezkuntzako logoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat ekintzailetza bultzatu eta sustatzeko unitate didaktikoak Materiala kontsultatu

batxilergoko logoaBatxilergoko irakasle eta ikasleentzat ekintzailetza bultzatu eta sustatzeko unitate didaktikoak Materiala kontsultatu

Hasi eta Hazi

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta

black_240x400Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak bereganatu egin du gogoeta komunitarioak atera duen emaitza hau: pertsona guztiek gaitasun sorta zabala beharko dutela, modu egokian moldatuko badira hain bizkor aldatzen ari den eta hainbeste interkonexio erakusten dituen mundu honetara.

Gogoeta horrek adierazten digu, baita, hezkuntzak eta prestakuntzak funtsezko eginkizuna bete behar dutela, hain zuzen pertsona guztiek bereganatu ahal izan ditzaten aldaketa horietara modu malguan egokitu ahal izateko ezinbesteko gaitasunak. Pertsona gisa errealizatzeko eta pertsona bera gizarteratzeko beharrezkoak diren gaitasun horiek, beharrezkoak dira hiritartasun aktiborako eta enplegurako ere.

Gogoeta komunitarioekin jarraituz, “ekimenaren zentzua” deitu ohi zaion gaitasuna, ideiak egintza bihurtzeko dugun trebetasuna da. Gaitasun hau sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskatzearekin lotuta dago, eta orobat helburu jakinak lortzearren proiektuak planifikatu eta kudeatzeko trebetasunarekin. Gaitasun honetantxe oinarritzen dira pertsona guztiak, ez bakarrik eguneroko bizimoduan, etxe inguruan eta gizartean, baita lantokian ere, oso gogoan baitute lana zer testuingurutan garatzen den, eta gai baitira aukerak baliatzeko; gainera, gizarte jardueretan zein ekonomikoetan pertsonek behar dituzten beste gaitasun eta ezagutza espezifikoago batzuen oinarria ere bada. Eta horrek guztiak balio etikoez gehiago jabetzea behar du, gobernantza egokia sustatzear ekin batera.

Bizitza osoko ikaskuntzaren prismarekin begiratuta, badakigu gaitasunak –kasu honetan, ekiteko gaitasuna– hainbat esparrutan eta arian-arian bereganatzen direla, baina era berean onartzen dugu hezkuntza esparru formalak eginkizun nagusia duela horretan, eta horregatik esparru horri lehentasuna ematen zaio oro har gizartean, eta bereziki pertsonengan kultura ekintzailea sustatzeko.

Ekiteko gaitasunak, kontzepzio zabal batean, egoerak aztertzea esan nahi du, eta alternatibak planteatzea, ebaluatzea, egokien irizten zaionera jotzea eta, batez ere, hori aurrera ateratzea, kontuan harturik betiere zer eragin izan ditzakeen garatzen den ekintzak. Beste gauza batzuen artean, pertsona bat (ekintzailea), ekintza bat (ekiten zaion gaia) eta prozesua (nola egiten den) elkarrekin uztartzea eskatzen du ekiteak.

Hau da, hezkuntza esparruak horixe egin behar du, pertsona ekimendunak hezi eta sustatu, pertsona guztiok baikara berez ekintzaile, hots, gogoeta, sormena eta berrikuntza garatzeko eta baliatzeko gai. Ekintzaile izan gaitezen esparru orotan, hala pertsonalean, nola sozialean eta profesionalean.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak xede horrekin diseinatu duen esku-hartze politikak, hezkuntza sisteman arlo hauek integratzea nahi du:

  • ekintzailetasuna ikasketa planetan modu esplizituan sartzea
  • neurri osagarri lagungarriak egituratzea: proiektu pilotuak eskoletan, irakasle taldeen motibazio eta prestakuntza, material didaktiko/pedagogikoak, etab.)
  • esperientzia onak identifikatzea eta balioestea (gizarte aintzatespena eta ikasgai ikasiak), eta
  • beste lurralde eremu batzuekin informazio eta esperientzia trukea.

Beharrezkoa izango da, beraz, hezkuntza sistemak:

  • ekintzailetasuna hezkuntza sisteman bertan sartzea,
  • kultura eta identitate propioaren gaineko ezaguera sustatzea,
  • nork bere ekintzen gaineko erantzukizuna hartzera bultzatzea,
  • sormena garatzea; eta
  • ekimen gaitasunarekiko koherenteak diren balioak batzea.

Hori guztia, hezkuntza komunitatea bera izanik jarduketa horien protagonista.

Oraingo honetan, hainbat euskarri metodologiko eta didaktiko aurkezten ditugu, irakasleek eta ikasleek elkar hartuta, ekimenaren zentzua ikasgelan garatzeko baliagarriak izango direlakoan.

Departamentuaren konpromezua HASI ETA HAZI ekimenarekin hasi da gauzatzen eta era berean lanean jaraitu nahi dugu pertsona sortzaile eta ekintzaileak, ingurura irekiak, konprometituak eta arduratsuak, proiektuetan aitzindari izateko eta aldaketei egokitzeko gaituak, izan daitezen Gipuzkoaren ikur. Beste era batera esanda, erosotasunetik baino, irudimenetik, ekintzailetasunetik eta inkonformismotik hurbilago dauden jarrera eta balioak dituzten pertsonak. Are gehiago, beti hobetu nahia, aniztasunera zabalik egotea, sormena, aldaketa eta dibertsitatea onartzea, tolerantzia, arriskuak onartzeko prest egotea, jakin-mina, ikasteko gogoa, … horrelakoak dira pertsona horiek izan behar dituzten balioak.


  • GIPUZKOA: Territorio Innovación Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Unión europea: Fondo Social Europeo